Oñatiko udala

Txanda elkartearen prezio eta pisu zehatza lehiaketak baditu irabazleak.

2013/01/11
Prezio zehatza asmatu duten lau lagun daude eta pisu zehatzera gehien hurbildu den beste bat.

  Txanda dendarien elkarteak abenduan zehar egin dituen lehiaketak dira prezio eta pisu zehatzak asmatzearen. Horretarako elkarteko dendek emandako produktuz osatutako bi erakusleiho jarri ziren  Atzeko Kale 28an. Atzo bertan, bi sorten prezio eta pisu zehatza kalkulatu zen eta jaso ziren 8000 inguruko papertxoak errebisatu ziren gehien hurbiltzen ziren proposamenen bila.

  Prezioari dagokionean, jarritako produktu sortak 2315€ da prezio zehatza eta bigarren erakusleihoak, 26,136 kilo pisatzen zituen.

  Prezio zehatza eta justu justu zena eman duten lau asmatzaile egon dira. Lauren artean zozketa egin eta saria bakarrari eman ordez, lau lote egin eta guztiek beren oparia eskuratzeko aukera emango die TXANDA elkarteak. Hori dena den, gaur arratsaldean, sari banaketa ekitaldian proposatuko da eta asmatzaileek beraiek erabakiko dute zer nahi duten.

  Pisu zehatzari dagokionean, bakarra izan da saritua. Kasu honetan ez du pisu zehatza asmatu baina gehien hurbildu dena izan da: Rosa Igartua hain zuzen ere. Berezko pisua baino 11 gramo azpitik zegoen kopurua eman zuen. Kasu honetan ez dago zalantzarik, eta pisuaren erakusleiho osoa eramango du Rosak.
Sari banaketa gaur arratsaldean, 3.30tan egingo da eskaparateak ikusgai izan diren lokalean bertan, hau da, Atzeko kaleko 28an bertan.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!