TXANDA elkarteak promozio kanpaina berria egingo du maiatzaren 10etik 31ra

2021/05/06
Card image cap
Txanda txartelaz ordaintzen dutenek 5, 10 edo 50 euroko bat-bateko deskontua jaso dezakete sari gisa

  Bezeroen fideltasuna saritze aldera eta bide batez, Txanda txartelaren erabilera sustatze aldera, dendarien elkarteak promozio berria egingo du maiatzean, 10etik 31ra, Rural Kutxarekin elkarlanean. Erosketak Txanda txartelaz ordaintzen duten bezeroek zuzeneko saria jaso dezakete, 5, 10 edo 50 euroko deskontua, txartela datafonotik pasatzerakoan.
Guztira, 1.500 euro banatuko dira saritan. Deskontua ordaintzera doan erosketan zuzenean aplikatuko da.

  Rural Kutxaren babesean sortu zuen dendarien elkarteak Txanda txartela. Elkarteko kide diren establezimenduetan erabilgarri den kreditu txartela da. Doakoa da eta eskuratzeko, Txandako dendetan dauden izen-emate orriak betetzea nahikoa da. Txandak, tarteka, elkarteko txartelaren erabilpena saritzen du, orain, maiatzean, datorren astelehenean martxan jarriko duen promozioaren antzekoak eginez.

  Hilabete amaierara arte luzatuko den promozio honetan 5, 10 edo 50 euroko bat-bateko deskontu sariak irabazi daitezke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!