TXANDA dendarien elkartearen maskotaren egileei saria banatuko zaie gaur

2016/06/17
Card image cap
Bozka eman duten herritarren artean 50 euroko erosketa txartela zozkatuko da

  40ren bat maskota aurkeztu ziren TXANDAk deitu zuen lehiaketara. Lehen aukeraketa bat eginda, 5 lan hautatu eta plazako Rural Kutxan ikusgai jarri ziren, herritarrek bozka zitzaten. Hartarako epea bete da eta gaur arratsaldean bertan, 15.00tan irabazleen izenak ezagutaraziko dira. Batetik, herritarren boto gehien batu duen maskotaren egileei 500 euroko saria emango zaie, ikasbidaiarako. Bide batez, lanak aurkeztuz parte hartu duten ikastetxeei 100 euroko sari bana emango zaie material gastuei aurre egiteko. Eta bestalde batetik, hautaketan parte hartu duten herritarren artean, 50 €ko erosketa txartela zozketatuko da.

  TXANDA dendarien elkarteak logotipo edo ikur planoa izan du orain arte. Aurrerantzean, hiru dimentsiotako maskota izango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!