Txalokak ludoteka ibiltaria antolatu du berriro

2022/02/09
Card image cap
Hiru larunbatetan eta herriko hainbat txokotan tailer eta jolasak egingo dira haurrentzat

  Ohitura bihurtu da udaberriko hilabeteetan gurean egin ohi den Ludoteka ibiltaria. Ekimena errepikatzen den bederatzigarren urtea izango da aurtengoa. Helburua, ludotekaren jarduna auzoetara zabaltzea da. Horren haritik, otsaila, martxoa eta maiatzeko larunbat banatan hainbat ekintza egingo dira Plazan, Olakuan eta San Anton plazatxoan. Apirilean, ludotekako ekintzak Foruen enparantza ingurura aterako dira baina astelehenetik ostiralera, Aste Santuko oporrak tarteko.

  Ludoteka ibiltariaren lehenengo irteera zapatu honetan bertan egingo da herriko plaza nagusira. Bertan zirko eta malabar tailerra antolatu da. Martxoaren 12an, Olakuan egingo da ludoteka ibiltaria. Makedo eta eraikuntza jolasak eramango dira. Azkenik, maiatzaren 7an, eta Migel Txikitako egitarauaren baitan, ludoteka ibiltariaren Ona pareko plazatxora eramango da. Larunbat honetan egingo diren ekintzak zehazteke daude oraindik. Aurrez egingo diren bi irteeretan parte hartzen duten haurrei zer gustatuko litzaiekeen galdetuko zaie.

  Ludoteka ibiltariak hiru ordu inguruko iraupena izango du zapatu bakoitzean, 10:30tatik 13.30tara. Zita lekura hurbiltzen diren haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Ekintzak guztiz irekiak dira eta parte hartzeko ez da Txalokako erabiltzailea izan behar.

  Ekintzetarako plaza irekiak hautatu dira, baina badaezpada, ordezko lekuak identifikatu dira, euria egingo balu, egitasmoa bustitzeko arriskurik gabe betetzeko. Zapatu honetan esaterako, ludoteka ibiltaria plazan iragarri da baina euria egiten badu Ludotekan bertan gauzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!