Oñatiko udala

Txaloka Udal Ludoteka datorren astelehenean irekiko da berriro.

2014/01/16
Card image cap
Hilaren 20tik 30era ate irekiak egingo dira eta 31an, ate irekien azken jaia Foruen Enparantzan.

  Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du aurten Lizaur Kaleko 5ean daogen Txaloka udal ludoteka. Azken asteotan hainbat egokitzapen egin dira bertan eta ondorioz, ateak itxita, herritarrentzako zerbitzua etenik izan da. Guztia gertu dago ordea, eta datorren astelehenean jada, Txaloka ludotekak ateak irekiko ditu berriro. Lehen 10 egunetan gainera, hilaren 20tik 30era, interesa duen orok izango du bertaratu eta zerbitzuaren nondik-norakoak bertatik bertara ikusteko aukera, ate ireki jardunak egingo baitira arratsaldeko 5etatik 8etara.

  Instalazioak ikusi ez ezik, Txatxilipurdik ludotekarako proposatzen duen proiektua ezagutu nahi duten guraso eta familiei zuzenduta, aurkezpen hitzaldiak ere egingo dira asteartean, urtarrilaren 21ean. Arratsaldeko 6tan gazteleraz egingo da eta 7etan euskaraz. Txaloka ludotekaren inguruko aurkezpen ekintza hauek borobilduz azkenik, hilaren 31an, ate irekien azken jaia egingo da Foru Enparantzan.

  Udalak bereziki babesten du ludoteka proiektua. Hala, eta promozio bide gisa, bertako matrikula tasa % 70 merkatzea onartu zen 2014ko ordenantza fiskaletan. Hala, kuotak errebisatuta, haur bati dagokiona urte osoko matrikula 60 euro izango da, bigarren seme-alabarena, 50 € eta hirugarrenarena, 40 €. Aurrerantzean, Leire Zumalde eta Oihana Ugarte izango dira ludotekan arituko diren hezitzaileak.

  Baina dakizuenez, Txatxilipurdi elkarteak ez du Txaloka udal ludoteka zerbitzua soilik kudeatuko, Bertakotze Programaz eta uztaileko Udaleku irekiez ere arduratuko baita.  Bertakotze programa martxa normalean hasi zen Gabonetako oporren ondoren urtarrilaren 7an. Etorkinen seme alabei zuzendutako hizkuntza errefortzurako programa honetaz Ainhoa Erostarbe eta Xabier Pascual arduratzen dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!