Txaloka ludotekak eta Gaztelekuak ekintza bereziak egingo dituzte Gabonetako oporretan
Datorren astearte-asteazkenetik aurrera herriko haur eta gaztetxoak oporretan izango direla eta, eguneroko jarduna egokitu egin dute Txaloka ludotekan eta gaztelekuan, Gabonetarako ekintza bereziak antolatuta. Larunbat honetan bertan, ludoteka eta gaztelekuko erabiltzaileek bat egingo dute Bidebarrietan jolasgune berdea sortzen. Goizean zehar egingo da. Gainera, Abenduaren 28, 29 eta 30ean, ludoteka goizez irekiko da, 10:30tatik 13:30tara eta Gabonetako eskulanak eta txapak egin ahal izango dira eta egunero ipuin kontaketa saioa ere izango da.
Abenduaren 23an gaztelekuko kuboko neska mutilak Olentzero eta Mari Domingiren bila irtengo dira, eta 26an, Topalekukoek ginkana izango dute. Zenbait ekintza errepikatu egingo dira gainera gaztelekuko erabiltzaile guztientzat, baina ordutegia berezituta: 27an Laburbira laburmetraien emanaldiak izango dira, 17:00tan kubokoentzat, 18:30tan topalekukoentzat; urtarrilaren 3an magia ikuskizuna izango da, 17:00tan kubokoentzat eta 19:00tan topalekukoentzat eta bezperan, urtarrilaren 2an, Gaztelakuko XXVI. Xake txapelketa jokatuko da 7 eta 18 urte bitarteko oñatiar guztiei zuzenduta. Urtarrilaren 5ean berriz, bertso jasa emanaldia izango da gaztelekuan. Gainera, abenduaren 30ean, kubokoekin kanpaikadak izango dira azoka plazan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!