Txaketueneko bidegurutzeko piboteak domeka eta astelehen arteko gauerdian jaitsiko dira aurrerantzean

2022/05/20
Card image cap

  Txaketueneko bidegurutzeko piboteen zabaltze-ordutegia aurreratu egingo da astelehenetan. Domeka eta astelehen arteko gauerdian jada piboteak jaitsi eta errepidea zabalduko da.

  Astelehen goizeko 7:00etan jaitsi izan dira piboteak orain arte, baina goiz mugitzen diren herritarren eskaera aintzat hartuta, piboteak astelehenean sartzearekin batera, gauerdian jaitsi daitezen programatu ditu udaltzaingoak. Beraz, datorren astelehenetik, maiatzaren 23tik aurrera jada, gauerdian jaitsiko Txaketueneko bidegurutzeko oztopo zutoinak, errepidea zabalduz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!