Tuterako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu da biharko

2022/01/12
Card image cap
Oñatiko Sare Feministak egin duen deialdiarekin bat egin du Udalak

  Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egin duen protestarako deialdiarekin bat egin du Oñatiko Sare Feministak eta horren haritik baita Udalak ere. Herenegun Tuteran izandako hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo da plazan, bihar, 19:00tan.

  Astelehen goizean Sara Pina, 38 urteko emakumearen gorpua aurkitu zuen Foruzaingoak Tuterako etxe batean, labanaz egindako zauriak zituela. Bere senarra Frantzian, Bordeletik hurbil atxilotu zuten atzo.

  Euskal Herrian aurten gertatu den lehenengo hilketa matxista dena salatzeko mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak eta horren haritik elkarretaratzea antolatu du Oñatiko Sare Feministak. Udalak genero indarkeriari lotutako protokoloa jarraituz bat egin du elkarretaratze deialdiarekin eta herritarrei ere parte hartzeko deia zabaldu die.

  Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lemapean deitu den elkarretaratzea bihar 19:00tan plazan egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!