Turismo bulegoan banatu dituzten autobus ordutegietan akatsa dago: Zumarragatik Oñatira etortzeko astegunetan eta arratsaldeko 7:25tan ez dago autobusik.
PESA enpresak urri hasieran indarrean jarri zuen autobus ordutegi berria azaltzen duten orrietan, Zumarraga eta Oñati arteko linean berez ez dagoen zerbitzu bat zehazten da. Arratsaldeko 7:25tan Zumarragatik etortzeko autobusa badagoela iragartzen da baina ez da hala.
Akatsaz ohartuta, okerra zuzendu dute. Baina autobus zerbitzuaren ordutegi orri berriak jaso dituztenei ere jakinarazi nahi izan diete.
Gogoan hartu beraz, urritik abendura arteko autobus ordutegian akats hori dagoela. Alegia, Zumarragatik Oñatira etortzeko, astegunetan eta arratsaldeko 7:25tan ez dagoela zerbitzurik.
Turismo bulegoan ordutegi orri berriak prestatu dituzte, beraz, halakorik eskuratu nahi duenak, bulegotik pasa eta eskatu besterik ez du egin behar.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!