Turismo Bulegoa eta Arrikrutzeko koba bihar zabalduko dira berriro

2020/06/05
Card image cap
Bisitak erreserbapean egingo dituzte

  Langileen eta bisitarien segurtasuna bermatzeko espazioak egokitzearen zain egon dira zerbitzua ematen hasteko. Turismo bulegoan metakrilatozko panelak jarri dira, gel hidroalkoholikoak eskuratu dira eta langileen babeserako musukoak eta eskularruak erosi dituzte. Turismo bulegoa eta Arrikrutzeko koba itxita egon diren arren, erreserbak jasotzen aritu dira eta horiei erantzuteko moduan izango dira bihartik aurrera.

  Egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira bisitak egiterakoan ere, taldeak mugatuz. Hala, Arrikrutzen hamarreko taldetan hasiko dira bisitak egiten. Hasiera batean hiru ordutegi eskaintzen dituzte: 11:00tan, 13:00tan eta 17:00tan, baina beti erreserbapean, 943 08 20 00 telefonora deituta, Arrikrutzeko harreragunea ez baita zabalik egongo, ez behintzat lehen egun hauetan. Baina koba asteko edozein egunetan bisitatu ahal izango da, aurrez erreserba egin eta gero.

  Turismo bulegoa bai, ekaineko ohiko ordutegian zabalik izango da bihartik aurrera, hau da, 9:30tatik 14:00tara eta 15:30tatik 19:00tara. Informazioa eskuratu eta erreserbak egin ahal izango dira bertan, turismo bulegoko langileek gidatutako bisitak ere erreserbapean egingo baitira oraingoz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!