Oñatiko udala

Trianako jaixetan hainbat eraso sexista izan direla salatu du jai batzordeak sare sozialen bidez

2022/07/12
Card image cap
Sare sozialen bidez zabaldutako oharra
Eszenatokian zegoen LGTBIQ+ bandera erre izana ere salatu du

  Asteburuan ospatu diren Lekunbarriko jaietan gusto txarreko hainbat ekintza izan direla jakinarazi du jai batzordeak sare sozialen bidez zabaldutako oharrean. Aldi berean, ostiral gauean zehar gertatutako erasoak salatu dituzte: ordu txikitan eraso sexistak egon zirela eta jai batzordeko kideek esku hartu behar izan zutela zehazten da, eta eszenatokian zegoen LGTBIQ+ bandera erreta agertu zela ere aipatzen da. Bandera zulatuta agertu zen larunbatean eta zuloa, su ematearen ondorioz egin zela ikusi zuten. Trianako jaixetan halako erasorik ez direla onartzen dio oharrak eta jai askeak goratuz amaitzen da mezua.

  Orokorrean jaixak ondo joan diren arren, halako jarrerak gaitzetsi eta publikoki salatu ditu Trianako jai batzordeak. Salaketa formalik ez dela aurkeztu esan digu udaltzainburuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!