Oñatiko udala

Tramitezko gaiak nagusi dira gaurko Osoko Bilkurarako lan zerrendan

2023/01/26
Card image cap
Udal langileen soldata igoera eta hainbat lankidetza hitzarmen proposatuko da, besteak beste

  20 puntuko lan zerrenda osatu da urteko lehen Osoko Bilkurarako baina gai asko tramitezkoak dira: abenduaren 5etik urtarrilaren 20ra bitartean hartu diren alkate dekretuen berri ematea edo Tokiko Gobernu Batzordeen akten berri ematea, besteak beste.

  Udaleko Giza Baliabideak departamentuko teknikari baten lan jarduna luzatzea eta udal langileen soldata jasotzeko proposamena aztergai izango dira gaur arratsaldean. Hainbat lankidetza hitzarmen ere mahai gainera aterako dira: Udala eta Aloña Mendi elkartearen artekoa berritzea; Udala eta EHUren artekoa, zuzenbideko graduko ikasle batek praktikak udaletxean egin ditzan edota Alkarrekin Eratu proiektua garatzeko Udalaren eta Debagoieneko Mankomunitatearen, Elkarzabal Integraziorako Elkartearen, Bidebarri Enplegu Zentroaren eta Bastida Akademiaren artekoa. Hainbat etxebizitza tasaturen salerosketaren harira, Udalak lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzeko asmorik ez duela adieraziko da, baita ere.

  Urteko lehen Osoko Bilkura, 18:30etan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!