Tramitezko bilera izango du gaur udal gobernu taldeak.

2014/01/23
Lan zerrendan, 16 gai jaso dira eta asko, herritarrek egin asmo dituzten lanetarako baimen eskaerak dira.

  Leihoak aldatu, igogailu berria jarri edota fatxadan ate bat irekitzeko eskaerak dira arratsaldeko gobernu batzarrerako lan zerrendan ikusi ditugun gaietako batzuk. Alegia, lanak egin aurretik, herritarrak eskatutako baimenak. Denek ordea ez dute hala egiten eta gaurko bileran, baimenik gabe egin diren lan batzuen berri ere emango da.

  Lanak egin gabe, kalean ekintza konkretuak egin edo udal jabetzako materiala erabiltzeko eskaerak ere aztertuko dira arratsaldeko bileran, Oñatiko “gure esku dago” taldeak edota Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako ikasle batzuek bideratutakoak besteak beste. Taxi baimen baten indargabetzearen gaia ere, gaurko lan zerrendan jaso da.

  Udaleko partaidetza, komunikazioa eta barne antolamendua departamentuaren eskutik, bestalde, izaera estataleko gaikuntza duten Idazkari eta Kontu hartzaile lanpostuak bete ahal izateko 2014ko lehiaketa arruntaren berri emango da. Hau ere, urteroko prozedura da eta alde horretatik ohiko gai eta tramitea dela ere esan genezake.

  Arratsaldeko 6retan hasiko da gobernu taldearen asteroko bilera.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!