Trafiko kontrolak egiten ari da udaltzaingoa

2022/07/20
Card image cap
Dokumentazio, alkohol eta droga kontrolak egingo dira aste honetan eta datorrenean

  Trafiko arduradunek aldian-aldian egiten dituzten kontroletara batu zen astelehenenean udaltzaingoa. Herriko leku ezberdinetan kontrolak jarriko dituzte uztaileko azken bi asteotan, goiz eta arratsaldez. Konkretuki dokumentazio, alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte.

  Errepidetik doan edozein ibilgailu geldiaraziko da kontroletan, auto, moto eta baita bizikletak ere. AIT-ITV errebisioak, asegurua eta bestelako dokumentazioa egunean dutela egiaztatuko dute eta alkohol eta drogak antzemateko frogak ausaz egingo dituzte. Udaltzaingoaren kontrol hauek pare bat orduko iraupena izango dute eta goiz eta arratsaldez herriko txoko ezberdinetan jarriko dira.

  Era honetako kontrolak ohikoak diren arren, udaltzainek, tokian tokiko baliabideen arabera egiten dituzte. Dokumentazio kontrolak sarriago egiten dira eta alkohol eta drogak hartuta gidatzen ote den zaintzekoak tartekatuagoak izaten dira. Oraingoan hirurak kontrolatzeko kanpaina egiten ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!