Torturen biktimak babesteko nazioarteko egunaren inguruan EH Bilduren mozioa onartu zen Osoko Bilkuran

2021/06/25
Card image cap
EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen

  Udalbatza osatzen duten bi taldeek mozio idatzi bana aurkeztu zuten Osoko Bilkuran, bihar, ekainaren 26a, torturen biktimak babesteko nazioarteko eguna dela kontuan hartuta. Eta bakoitzak bere proposamenaren alde eta bestearen kontrako bozkatu zuen, ondorioz, EH Bildurena gehiengoz onartu zen eta EAJrena baztertu.

  Bi mozioak bat datoz torturaren biktimak babesteko egunerako Nazio Batuek egindako deiarekin bat egitea proposatzean, baina EH Bildurena haratago doa eta torturak Euskal Herriko indarkeria politikoaren testuinguruan duen sakontasuna eta hedadura berariaz onartzen du eta txostenetan 5.000 kasu baino gehiago daudela zehazten du.

  Atzoko Osoko Bilkuran gehiengoz onartu zen EH Bilduren mozioak beste hiru puntu ere jasotzen ditu: torturen zigorgabetasuna ez onartzea eta praktika hau ahalbidetzen duten sistemak bertan behera uztea eskatzen du; gorputz polizial desberdinen eskuetan tortura fisiko eta psikiko oso larriak jasan dituztenen abandonu eta ahaztura instituzionala salatzen du eta aitortza instituzionala egiten dio torturatuen sufrimenduari, egia, justizia eta oroimena eskatuz, eta etorkizunean errepikatu ez daitezen neurriak hartu daitezela eskatuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!