Toldo berriak jarri dira azokako eraikinean, lehendik zeudenen gainetik
Saltzaileak eurak zuzendu ziren udal arduradunengana eguzki izpiek produktuak kaltetzen zituztela eta kexu. Orain urte batzuk eraikinaren buelta guztian, zutabeen artean, toldoak jarri ziren baina ekialdeko fatxadan daudenen gainetik eguzkia sartzen da eta postuetan dauden produktuak bete-betean jotzen ditu, kaltetzeko arriskuarekin.
Arazoa konpontzeko asmoz, ekialdera dauden bost tartetan toldo berriak jartzea erabaki zen, egun dauden toldoen gaineko hutsunea ixteko. Aurrekontuak eskatu ziren eta merkeena, Fernando Maiztegik aurkeztutakoa lehenetsi zen. Toldo berriak egin eta jartzeko lanen aurrekontua 6.363 euro izan da.
Lanak azaroko azken egunetan egin ziren eta larunbaterako toldo berriak erabilgarri egon ziren. Toldo berriak, lehen daudenen antzera, automatikoki zabaldu eta ixten dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!