TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko arreta zerbitzua jarri du Aldundiak Bergaran, Ogasuneko bulegoan

2021/10/06
Card image cap

  Enpresa zein profesionalen jarduera ekonomiko guztiaren digitalizazioa helburu du TicketBAIk eta 2022an zehar derrigorrezkoa izango da aplikazioa jarduera ekonomikoak egiten dituzten Gipuzkoako zergadun guztientzat. Bergarako Ogasun-bulegoan zalantzak argitzeko arreta zerbitzua ireki da astean. Bertaratu ahal izateko hitzordua hartu beharko da 943 11 30 00 telefonora deituz edo Gipuzkoako Foru Ogasunaren webgunean sartuz.

  TicketBAI fakturazio softwarearen inguruko zalantzak argitzeko arreta zerbitzuak ireki ditu Diputazioak Ogasuneko bulegoetan. Izan ere, datorren urtean zehar Gipuzkoako enpresa eta profesional guztiek beren fakturazio prozesuetan txertatu beharko dute aipatu softwarea.

  TicketBAI inplementatuta, produktu edo zerbitzu bat saltzean faktura edo tiketa egin beharko dute enpresa eta profesionalek, orain arte bezala. Beraz, eginbeharra bere horretan mantenduko da baina egiteko modua aldatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!