Telekomunikazio teknikaria kontratatu nahi du MERKAOÑAk

2024/02/23
Card image cap
Telekomunikazio azpiegituren mantenuaz, matxuren konponketaz eta zuntz sareen instalakuntzaz arduratuko da

  Merkaoña S.L udal enpresak telekomunikazio teknikaria behar du eta lanpostua betetzeko deialdia zabaldu berri du.
Hautaketa prozesura aurkezteko oinarrizko hiru baldintza betetzea eskatzen da: Telekomunikazio eta informatika sistemetako goi mailako teknikari edo baliokidea den formazioa, antzerako lanpostuetan eskarmentua eta gida baimena izatea. Horrezaz gain, euskarari dagokionean, 3. HE, C1 edo EGAren pareko maila izatea baloratuko da.

  Langile berria telekomunikazio azpiegituren mantenuaz, instalakuntzetan egon daitezkeen matxuren arreta eta konponketaz eta zuntz sareen instalakuntzaz arduratuko da. Merkaoñak, hasieran, urtebeteko kontratua eskaintzen du eta epea beteta, mugagabe bihurtzeko aukerarekin.

  Telekomunikazio teknikari lanpostura aurkezteko interesa dutenek curriculuma bidali behar dute Merkaoñara: merkaona@merkaona.eus. Izen-emate epea martxoaren 22an itxiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!