Oñatiko udala

Teilatua gainera etorri zitzaion agurea erreskatatu zuten suhiltzaileek Olabarrietan, atzo

2024/03/05
Card image cap
Atzoko erreskatea (Arg: Diario Vasco)
Zaurituta Txagorritxura eraman zuten anbulantziaz

  15:20 inguruan jaso zuen SOS Deiak-ek Olabartako Auntzerreka baserrian gertatutako istripuaren abisua. Teilatua gainera jausi zitzaion ganbaran zegoen 83 urteko gizonezkoari. Zubillaga eta Legazpiko suhiltzaileak hurbildu ziren eta ohol artean harrapatuta geratu zen agurea erreskatatu ahal izan zuten. Bi anbulantzia ere bertaratu ziren eta horietako batek Txagorritxura eraman zuen gizona, zaurituta. Zehaztasunik ez badugu ere, larritasunik gabeko zauriak zituela argitaratu du Diario Vasco egunkariak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!