Tabernako negozioa eramateko arduraduna behar dute Pake Leku elkartean

2022/04/04
Card image cap
Interesatuek izena eta curriculuma utzi behar dute bertako buzoian, apirilaren 20a baino lehen

  Apirila amaitzearekin batera utziko du Pake Lekuko taberna egungo arduradunak eta hori ordezkatuko duen beste lagun edo taldearen bila hasi dira jubilatuen elkartean.

  Tabernaren ardura hartzen duenak ez du errentarik, ezta lokalaren argindar eta ur gasturik ordaindu beharko. Tabernako salmenta eta zerbitzuetako irabaziak osorik eskuratuko ditu baina, gogoratu, Pake Lekuko prezioak beste tabernetakoak baino merkeagoak direla, jubilatuen elkarteko taberna den aldetik. Bertako langileak gainera, autonomo gisa alta eman beharko du.

  Pake lekuko taberna egunero irekitzen da: astelehenetan 15:00tatik 21:00tara eta asteartetik domekara 10:00tatik 21:00ra. Udan 15 egunetan ixten da, oporretan.

  Interesa duen orok izena eta curriculuma Pake lekuko buzoian utzi behar du, apirilaren 20a baino lehen. Zalantzak argitu nahi dituenak zuzendaritza taldeko kideekin berba egin ahal izango du. Hauek astelehen eta asteazkenetan bulegoan egongo dira, 9:30etatik 11:00etara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!