Sukaldaritza tailerrak jatetxeetan egitea da Debaogoieneko XVII. Jardunaldi gastronomikoen berritasuna.
Tarta errazak nola prestatu erakutsiko da Barazki pastelak, hostopila eta sukaldeko trikimailuak eta barazkiekin betetako tartatxoa dira, uztailaren 8, 15 eta 22an hurrenez hurren egingo diren beste sukaldaritza tailerrak. Guztiak, esan bezala, jardunaldi gastronomiko hauetan parte hartzen duten jatetxeetako sukaldeetan emango dira.
Jardunaldi gastronomiko hauen babeslea Auzo lagun da eta hauen eskutik, Otalora Jauregian ere izango da sukaldaritza tailerrik. Uztailaren 29rako antolatu dute baina zer gertatuko den oraindik zehazteke dago.
7 dira, Debagoieneko XVII. Jardunaldi gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeak: Oñatiko Etxe Aundi, Goiko Benta eta Torre Zumeltzegi, Arrasateko Hilarion eta Santa Ana, Bergarako Lasa eta Elgetako Maialde jatetxea.
Guztietan, txokolatea, eskualdeko txakolina eta garaiko barazkiak oinarri dituzten menuak eskainiko dira. Baina jardunaldien baitan eta tokian tokiko eta garaian garaiko produktuak balorean jartze aldera, ekoizpen baserri ezberdinetara bisitaldiak antolatu dira.
Gogoratu, uda parteko Debagoieneko jardunaldi gastronomiko hauek, ostiralean hasi zirela eta uztailaren 31ra arte luzatuko direla.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!