Oñatiko udala

Stadler-eko langileek greba egingo dute, lanpostuak defendatzeko

2021/07/02
Card image cap
Enpresak EREa aurkeztu du, 12 langile kaleratu eta gainontzekoen soldata % 30 murriztea proposatuz

  Stadler-eko zuzendaritzak aurkeztu duen Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean negoziazio mahaia eratu zen asteazkenean eta langileen asanbladak mobilizazioei ekitea erabaki zuen. Ostegunean, uztailaren 8an hasiko dira, lan txanda bakoitzeko bi orduko lan uztearekin; uztailaren 13rako berriz, 24 orduko lan uztea iragarri dute eta egoerak bere horretan jarraitzen badu, greba mugagabea uztailaren 16tik aurrera. Lanpostuak defendatu eta bermatzea da mobilizazio hauen helburua.

  STADLER enpresak egun dituen 65 langiletik 12 kaleratu eta gainontzekoen soldata %30 murriztea aurreikusten duen EREa aurkeztu du. Zuzendaritzak lantokia kudeatzeko duen gaitasun eza salatu du Stadler-eko enpresa batzordeak eta gaineratu du onartezina dela zuzendaritza taldearen kudeaketa txarraren ondorio guztiak langileen bizkar gainean jarri nahi izatea.

  Stadler-ek, 1969an sortutako enpresak, automozio sektorerako metalezko pieza sinterizatuak ekoitzi eta merkaturatzen ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!