Stadler-ek iragarri dituen kaleratze eta soldata murrizketak ezin dituela onartu adierazi du ELA sindikatuak

2021/06/25
Card image cap
(Arg: Goiena)
12 langile kaleratzea eta gainontzekoen soldata %30 murriztea proposatu ditu enpresak

  Enpresak arrazoi ekonomiko eta produktiboak argudiatuta enplegu erregulazio espedientea iragarri du. Asteazkenean egin zuen lehen bilera sindikatuekin eta egun dituen 65 langiletatik 12 kaleratzea eta gainerako langileen soldata %30 murriztea proposatu zuen.

  ELAren ustez, enpresaren erabaki hori onartezina da, langileen ia %20 kalean uztea ekarriko lukeelako eta langileen lan-baldintzak prekarizatzeko maniobra bat delako. ELAk adierazi du Stadler S.A.-ko langileen lan baldintzak defendatuko dituela eta egoera horren aurka borrokatzeko mobilizazioak egingo dituela.

  Oraingoz lehen bilera bakarrik egin dutela adierazi digute ELAko arduradunek eta enpresak aurkeztutako txostena ondo aztertu behar dutela, argudiatutako arazoak koiunturalak eta egungo egoeraren araberakoak diren edo estrukturalak diren ikusteko. Baina garbi utzita ez dutela onartuko iragarritako kaleratzeak eta soldata jaitsierak.

  Stadler-eko langileen komitea bost kidek osatzen dute; bi LABeko ordezkariak dira, beste bat independientea eta ESK eta ELAk ere ordezkari bana dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!