Oñatiko udala

Servicios Sociales Aita Menni enpresari esleitu zaio San Martin egoitza eta eguneko zentroko arreta zerbitzuaren kontratua

2017/10/27
Card image cap
Bi urtetarako kontratua beste bi urtez luzatu ahal izango da

  Baina lau urteko tarte horretan, eta aurretik baita ere, aldaketa esanguratsuak gertatu eta gertatuko dira San Martin egoitza eta eguneko zentroan. Gizarte Zerbitzuen euskal sistemaren prestazio eta zerbitzuak arautzen dituen 2015eko legeak Aldundien eskumenekotzat jotzen ditu zaharren egoitzak eta eguneko zentroak. Hala Kabia foru erakundea sortu zen, Gipuzkoan udalen eta fundazioen esku zeuden zentro publikoak kudeatzeko. Oñatiko San Martin egoitza eta eguneko zentroa 2018an bereganatzea aurre ikusten da. Tartean, egoitzaren kudeaketaz urteetan arduratu ziren Karidadeko mojak joan zirela iragarri zuten, eta urte amaierarako bi zentroen arreta zerbitzu kontratatuak beteko dira. guzti hori gogoan, udalak, Kabiarekin elkarlanean lizitazio prozesu bateratua bete du, bi zentroen beharrak kontutan hartuta.

  Deialdira, Servicios Sociales Aita Menni eta Eulen Servicios Sociosanitarios enpresak aurkeztu ziren eta memoria teknikoaren balorazioan puntu gehien lortu zituen Aita Mennik lortu du kontratua. Eulenek eskaintza ekonomiko merkeagoa aurkeztu zuen arren, lortu zuen puntuazioa ez zen nahikoa izan, Aita Mennik zuen aldeari buelta emateko. Servicios Sociales Aita Mennik, udalak berak deialdian zehaztu zuen lizitazio prezioa mantendu du bere eskaintzan, hau da, 5.532.000 euro gehi BEZa, lehenengo urterako.

  Atzoko Osoko Bilkuran eman zen esleipenaren berri. Hasiera batetan bi urtetarako baina beste bi urtez luzatu daitekeen kontratua, urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

  San Martin egoitzan aldundiarekin hitzartutako 77 plaza daude egun baina datorren urtean beste sei sortzea aurre ikusten da. Eguneko zentroan berriz, hitzartutako plazak 30 dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!