Selma Huxley Barkham jardunaldiak egingo dira urriren 24tik 31ra
Oñatiko Emakumion Kontseiluak, Udalak eta Gipuzkoako Artxibo historikoak elkarlanean antolatu dute egitaraua, adin ezberdinak kontuan hartuta, formatu bariatua eskainiz. Hala, zine eta dokumental emanaldiak nahiz bisita gidatuak programatu dira. Selma Huxley Barkhamek euskal balea ehizaren eta Ternuara joaten ziren arrantzaleen inguruan ikerketa lan handia eta garrantzitsua osatu zuen. Hori ezagutzera eman eta egindakoaren balioa aitortzea da jardunaldien helburua, esan bezala.
Urriaren 24-25eko asteburuan, haurrei zuzendutako arratsaldetako zine emanaldian, Ipar Haizearen Erronka filma proiektatuko da. Urriaren 28an Selma Huxley eta egindako lanaren inguruko dokumental baten emanaldia izango da eta 29an eta 31n bisita gidatuak egingo dira, Selma Huxley Gipuzkoako Prokoloen Artxibo Historikoan egin zuen ikerketa lanaren berri emanez. Bisita hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Maiatzean beteko da Selma Huxleyren heriotzaren lehen urteurrena. Horren harira, lanean jarraitzen du Emakumion Kontseiluak. Argazki erakusketa osatzeko herritarren laguntza eskatu du. Selmaren inguruko argazkiren bat dutenei helarazteko eskatzen diete. Horretarako, udaleko Berdintasuna departamentuarekin harremanetan jartzea eskertuko lukete, argazkia jaso, kopia egin eta itzuli ahal izateko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!