Selma Haxley bekaren deialdia berriro egitea eta erakusleiho lehiaketa aztergai arratsaldeko Osoko Bilkuran

2021/10/28
Card image cap
Udalbatza osatzen duten bi taldeek babestutako mozioa ere aurkeztuko da

  2022ko udal ordenantza fiskalak onartu ziren ez ohiko osoko bilkuraren ondoren, urriko azken osteguna den honetan, ohiko bilkura egingo dute udalbatza osatzen duten kideek. Lan zerrendan 12 puntu jaso dira eta tartean, orain hilabete batzuk bertan behera utzi zen Selma Huxley Barkham bekaren III. deialdia.

  Maiatzean deitu zen Selma Huxley beka baina hartarako zehaztutako epean ez zen proposamenik jaso eta deialdia bertan behera utzi zen, eman gabe, esan bezala. Udalarentzat garrantzitsua da herrian esanguratsuak izan baina ezkutuan geratu ziren emakumeen memoria historia berreskuratzea eta bekaren oinarriak berraztertuta, deialdi berria egitea proposatuko da.

  Gabonen bueltan egiten den erakusleiho lehiaketa deitzea ere proposatuko da. Aurtengoa XIV. lehiaketa izango da eta abenduaren hasieratik amaierara herriko erakusleihoak bereziki girotu daitezen lehiaketa egingo da. Aipagarria da bestalde, udalbatza osatzen duten bi taldeen babesaz mozio idatzi bat aurkeztuko dela: Salba dezagun Sultana Jayaren bizitzari buruz izenekoa. EH Bildu eta EAJren izenean jaso da lan zerrendan, beraz, arazorik gabe onartzea espero da.

  18:30tan hasiko da gaurko bilkura eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du (FM 107.4).

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!