Oñatiko udala

Sektorean eskarmentu handia duen ZUT Skateparks enpresak egingo du Ibarrako skate-parke berria.

2013/01/07
Lanen aurrekontua, 49.905 euro gehi BEZa da.

  Eraberritu den Larrañako futbol zelai inguruan skate-parka egiteko lekurik ez zegoela ikusi ondoren, udalak, instalazio berria Ibarran kokatzea erabaki zuen, Gipuzkoako lurralde-artxiboa den eraikinaren ondoan, skatepark zaharra zegoen gune berean, hain zuzen ere.

  Kokagunea zehaztuta, skate-pistaren proiektua eskatu zitzaion LR&C Arquitectos enpresari. Honek, ia metroko sakonera eta 13 metroko luzera izango duen U formako gunea egokitzeko proiektua aurkeztu zion udalari. Proposatutako egitasmoaren aurrekontua, berriz, 49.905 euro gehi BEZa.

  Udal Gobernu Taldeak onartutako proiektuaren aurrekontua ikusita, lanak zuzenean esleitu daitezke, eta gaztedi eta hirigintza Udal zerbitzuen irizpenak kontuan hartuz halaxe egitea proposatu zuen Kirol Batzordeak. Sektorean eskarmentu handia duen enpresa aukeratu da Ibarran skatepark berria egiteko: ZUT Skateparks elkarte mugatu edo S.L enpresa, hain zuzen.

  Lanak, dagoeneko esleitu diren arren, ez dira berehalakoan hasiko. Ustez behintzat, eguraldi baldintza hobeak izango diren udaberrira itxarongo da, lanak egiteko. Bai tenperatura eta hezetasun aldetik, orain neguan baino baldintza klimatiko egokiagoak izango baitira udaberrian, skatepark-a egiteko erabiliko den materiala manipulatu eta lehortu dadin. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!