Oñatiko udala

Santi Mendiolaren argazki bat Diario Vasco egunkariko 2022ko egutegian argitaratuko da

2021/11/11
Card image cap
Arantzazurako bidean zapata parean ateratako argazkia da

  Mendiolak berak jakinarazi du sare sozialen bidez El Diario Vasco egunkariaren saria jaso duela, beste urte batez, eta Gipuzkoako bazterrak gaitzat izango duen 2022ko egutegian oñatiarraren argazki bat argitaratuko dela. Arantzazurako bidean, zapata inguruan ateratako argazkia da saritutakoa, ama birjinaren zapata eta urrunera Aitzulo ikusten dira irudian.

  Ez da lehen aldia Santi Mendiolaren argazki bat Diario Vascok argitaratzen duen egutegian azaltzen dela, aurtengoan ere, halako bat ikusi baitaiteke. Zumaian, denborale batean, bizi-bizi zegoen itsasoari ateratako argazkia da 2021eko egutegian ikusi daitekeena, datorren urtekoan, Oñatiko irudi bat argitaratuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!