Oñatiko udala

Santa Marina plazako argiteria berrituko da

2019/06/11
Card image cap
LED motako 16 luminaria jarriko dira plazaren bueltan eta Antixena jauregi aurrealdean

  Hori da Udaleko Zerbitzuak departamentuak, argiteriari dagokionean, mahai gainean duen hurrengo lana: Santa Marina plazako argiteriaren aldaketa. Egun dauden 150 W.ko luminariak kendu eta LED teknologia dutenak jarriko dira. Guztira, 16 luminaria aldatuko dira: 13, plazaren bueltan kokatuko dira eta beste 3 Antixena jauregi parean. Kasu guztietan egun dauden zutabeak mantenduko dira.

  BERDIN enpresari eskatu zaizkio luminaria berriak eta datozen asteetan jartzeko asmoa dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!