San Prudentziotik Bergararako errepidea itxi egingo da 22:00tatik 6:00ak bitartean
2018/03/15

Bergararako joan-etorriak autopistatik barrena egin beharko dira
GI 627 errepidean, 40. kilometro puntu inguruan, Deba errekaren gaineko zubiaren estruktura indartzen ari dira. Egonkortze lan horiek trafikoari eragingo diote gaur gauean eta errepidea itxi egingo da San Prudentzioko errotondatik Bergarako Labegaraietako errotonda bitartean. Bergarara joan-etorria egiteko ordezko bide bakarra autopista izango da. Oñatiarrok, Arrasateraino joan beharko dugu beraz, autopista hartu eta Bergarara joateko, edo bertatik bueltan Oñatira datorrenak ere, Arrasaten utzi beharko du autopista eta Elorregira itzuli.
Errepide mozketa gaur 22:00etatik bihar 6:00ak arte luzatuko dela adierazi du Foru Aldundiak.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!