San Prudentzioko autobus geltoki berria martxoaren lehenerako amaituta izango da.

2015/01/30
Egun horretan Debagoienako autobus garraio publikoaren emakida berria indarrean sartuko da.

  San Prudentzioko geltoki intermodala oso aurreratuta dago. Autobusentzako geltokia ez ezik, 40ren bat autoentzako aparkalekua egin da eta bidegorriarekin lotura egokitu da eta ingurua bidegorriarekin lotu da metro eta erdiko zabaleradun espaloiaren bidez. Gunea guztiz amaitzeko, geltokia babestuko duen estalkia eta bizikletentzako aparkaleku estalia jartzea bakarrik falta da Larraitz Ugartek, azpiegiturak eta Mugikortasun Foru Diputatuak San Prudentzion bertan atzo eguerdian azaldu zuenez.

  San Prudentzioko geltokia babestuko duen estalkia otsaila erdialdean jartzea aurre ikusten da. Martxorako dena prest izango da, martxoaren lehenean jada, Debagoieneko autobus garraio publikoaren emakida berria indarrean sartuko baita. San Prudentzioko geltokia Oñati, hiriburuetako autobus lineekin lotzeko gunea izango da. Oñatitik doazen autobusak eta ibilbide luzekoak ere San Prudentzion geratuko dira. San Prudentzioko geltokia egokitzeko lanek 115.000 euroko aurrekontua dute. 

  Baina atzoko agerraldiak San Prudentziotik Bergararako bidegorri zatia inauguratzeko helburua ere bazuen.   

  Oinezko eta bizikletentzako bidegorri zati hau bukatuta, San Prudentziotik Oñatira eta Arrasatera doazen bidegorriekin lotura egiteko 500 metroko zatia baino ez da falta. Era horretan Bergara bidegorri bidez Arrasate eta Oñatirekin lotuta geratuko da. Falta diren 500 metrotako zatiarentzako proiektua bukatzen ari da Aldundia, proiektua jendaurrean jarri eta urratsak ahalik eta lasterren emateko.

  Bergara-Elorregi bidegorria Campezo enpresak egin du lau hilabeteko epean, eta 740.890 €-ko kostua izan du. Bidegorriaren ezaugarriei dagokionez, Bergara eta Elorregi auzoa lotzeko bidegorria Bergarako Ibarra kale amaieran hasten da eta Tavesa enpresaren lursailen mugaraino iristen da. 2,6 kilometro luze da eta lau metro inguru zabal.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!