San Migel eta Errosarixo jaiak antolatzeko batzar irekia egingo da datorren eguaztenean.

2012/05/18
Jai parte hartzaileak, oinarritik, lehen ekintzak zehazten hasten den puntutik abiatzen direla aldarrikatu nahi du kultura batzordeak.

   Horretxegatik, jai batzordean parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei  zabaltzen diete.
Iaz ere, halako deialdi ireki bat egin zen baina denboraz justu xamar ibili zen kontutan hartuta, udalbatza berria ekaina aurrera zihoala hasi zela martxan. Orduan jada, hurrengo urteetan antolakuntza lanak lehenago hasiko zirela adierazi zen. Eta iritsi da momentua.

  Kultura departamentuan hasi dira jada San Migel jaixak prestatzen baina herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dira, euren ekarpenak eta proposamenak egin ditzaten.

Horretarako, jai batzordearen deialdi irekia zabaldu da.
Datorren asteazkenean, hilaren 23an izango da esan bezala, arratsaldeko 7etan kultur etxeko zinema aretoan.
Herriko jaixak eskaparate hutsa izan ez daitezen eta jendeak, ikustera soilik mugatu gabe, ekitaldi parte hartzaileak eskatzen dituen honetan, udaleko kultur arduradunek, parte hartzea hasieratik izan dadin sustatu nahi du. Alegia, jai egitaraua pentsatzen eta zehazten den momentutik abiatu behar dela aldarrikatzen dute.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!