San Martingo jolasparkea urtarrilean berrituko da

2021/12/16
Card image cap
Elementu berriak jarriko dira, auzotarren eskaerari erantzunez

  Zizurkilgo GARRA enpresak egindako proposamena onartu du udalak San Martingo jolasparkea eraberritzeko. Osagarri ezberdineko elementu berriak jarriko dira, nagusiki, haurren motrizitatea eta irudimena lantzeko aukera emango dutenak, ondo pasatzearekin batera, noski.

  Kabi formako zabu edo kolunpioa; haur txikientzat bereziki babestutako eta haur handiagoentzat den eserlekudun bi zabu; eserleku eta bolantedun jolas birakaria eta altuera ezberdineko bi txirrista, sokazko zubiak, eskaladako igoera eta suhiltzaileen barra duen 4 torredun egitura ere jarriko da. Helburua egungo parkeak eskaintzen dituen jolas aukerak handitu eta erabiltzaileen adin tartea zabaltzea da.

  San Martingo jolasparkea berritzeko lanak urtarrilean egin asmo dira, urtarrila erdi aldera, udaleko Ingurumena batzorde-buruak adierazi digunez. Lanek 15.000 euro pasako aurrekontua dute. Eta horixe da, 15.000 euro, hain zuzen ere, udalak 2021eko diru-kontuetan San Martingo parkerako gordeta duena. Urtarrilean egingo diren lanok, berez, 2021ean egitekoak baitziren, auzotarrek aurkeztutako eskaerari erantzunez. Atzerapen pitintxo batez egingo dira baina aste gutxiren buruan, Asier Iraeta batzorde-buruak adierazi digunez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!