San Martingo etxebizitza babestuen zozketarako onartuen zerrenda ikusgai dago
2011/06/27
Behin behineko zerrendak kontzejupeian eta Santa Ana aretoan daude ikusgai. Uztailak 7 da azken eguna alegazioak jartzeko.
San Martingo etxebizitza babestuen zozketarako, guztira 169 izen jaso ditu behin behineko zerrendak, lau taldetan:
- Mugikortasun arazoak dituztenendako bi etxebizitza daude: eskaera bat jaso eta onartu da
- Familia ugariendako, bi etxebizitza: eskaera bat onartu da
- Etxebiden izena emanda gutxienez lau urteko antzinatasuna dutenendako, bi etxebizita: 87 izen jaso dituzte
- Kupo orokorrean, 20 etxebizitza: 80 eskaera onartu dira

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!