Oñatiko udala

San Martingo autokarabanen guneko komuna bizpahiru aste barru erabilgarri egongo da

2016/02/10
Card image cap
Argindar-hartunea egitea falta da

  Udazkenean instalatu zen komun publikoa autokarabanen gunean. Postetxe aurrealdean edota San Lorentzoko jolasgunean daudenen modukoa da San Martingo komuna. Kokatze lanak orain hilabete batzuk egin baziren ere, komuna zintaz itxita dago, ez dago erabilgarri. Arrazoia, argindarra falta duela.

  Argindar hartunea, San Martingo etxaldetik egingo da. Konkretuki, San Martin 20 zenbakiaren paretik egingo da.
Dagokion proiektua osatu eta lanak egiteko EKIRU enpresak aurkeztutako aurrekontua onartu zuen Udal Gobernu Taldeak eta dagoeneko, dokumentazioa prestatzen ari dira. Bizpahiru aste barru, lana eginda izatea espero da. Autokarabanen gunean dagoen komunak argindarra izan dezan, hariteria ia 300 metrotan bota eta Oñargi enpresak konexioa baimendu beharko du.

  San Martingo komun publikoa herrian instalatu den laugarrena da, besteak, postetxe aurrealdean, San Lorentzon eta Udaltzaingoaren eraikinaren atzealdean daude. Autokarabanen gunean kokatu bada ere, ez da gunearen erabiltzaileentzat soilik eta inguruan, paseoan edo babiltzan herritarrrek ere erabilgarri izango dute bizpahiru aste barru.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!