San Martingo 11 egoiliarrek Covid-ean positibo eman dute baina aparteko larritasunik gabe ari dira gaitza pasatzen

2022/01/03
Card image cap
Oñatiko biztanleen %11,48ak positibo eman du abenduan

  San Martin egoitzako 11 egoiliarrek Covid-ean positibo eman dute azken egunotan. Guztiak txertatuta zeuden eta aparteko larritasunik gabe ari dira gaitza pasatzen. Inork ez du ospitalean ingresatu beharrik izan, zorionez.

  Baina egoerak San Martingo eguneroko martxa egokitzea ekarri du: positibo eman dutenak gelan bakartuta daude eta gainontzeko egoiliarrak dagokien solairuan berrogeialdia betetzen. PCR negatibo eman duten egoiliarrek logelan bisita bakarra jasotzeko aukera dute baina ezin dira kalera irten. Horrela egon dira guztiak ostiralera arte. Asteburuaren atarian laugarren solairukoek bisita gehiago izan eta kalera irteteko baimena jaso zuten. Beste solairuetakoak ere pitinka normaltasunera itzuliko dira, positibo eman zutenek isolamendu epea bete ahalaz bat.

  San Martin egoitzako egoera herrian bizi denaren isla da. Covid-19aren tasak gorantz jarraitzen du eten gabe eta azken 14 egunetako intzidentzia metatua 9.530 da 100.000 biztanleko, Osakidetzak gaur zabaldu dituen arabera. Abenduan zehar jakinarazi diren kopuruak kontutan hartuta, 1.312 herritarrek positibo eman dute azken hilabetean. Beste era batera esanda, Oñatiko biztanleen % 11,48ak positibo eman du abenduan zehar. Badirudi gainera egoerak ez duela goia jo oraindik; azken lau egunetan 402 positibo atzeman baitira, asteburuan ohikoak baino proba gutxiago egin diren arren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!