Oñatiko udala

San Martin auzoko babes ofizialeko 39 etxebizitzen adjudikaziorako baldintza zerrenda osoa gaur argitaratu da Gipuzkoako aldizkari ofizialean.

2012/03/02
Horren arabera, etxeen zozketan parte hartu ahal izateko, 2010eko martxoaren 2a baino lehen Oñatin erroldatuta egon behar da.

  Hori da zozketan parte hartzeko baldintzetako bat eta justu, gaur gauzatu den argitalpen horren arabera aldatu zitekeena. Baldintzetan, hauek publiko egiten den eguna baino 2 urte lehenagotik gutxienez eta etenik gabe Oñatin erroldatuta egon behar dela esaten baita.

  Horrezaz gain, babes ofizialeko etxebizitza baten jabe egin ahal izateko gutxieneko eta gehienezko diru sarrerak egiaztatu behar dira, baina hori, ETXEBIDEko eskaera betetzerakoan egiaztatu behar da. Izan ere, promozio honetan, Oñatin etxebizitza eskatuta dutenak parte hartuko baitute, eta konkretuki, eskaera, iazko abenduaren 1a baino lehen bete zutenak.

  Udal teknikariek jada eskatu dute Oñatin etxea nahi dutenen zerrenda hori eta egun gutxi barru jasotzea espero dute. Atzo justu, azken baja eta altak jasotzen dituen zerrenda kaleratu baitzuen ETXEBIDEk. Beraz, xamurra ikusten da zerrenda horretatik Oñatiarren eskaerak bereiztea.

  Behin zerrenda hori udaletxean jasota jendeagirian jarriko da alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea emanez. Tarte horretan, 2 logeladun etxebizitzen zozketa berezian parte hartu nahi dutenek, hartarako eskaera egin beharko dute udal bulegoetan.

  Gogoratu, horixe dela San Martingo babes ofizialeko etxebizitzen hurrengo zozketak izango duen berezitasun nagusia, alegia, bi logelako 6 etxebizitza aparteko kupoan esleituko direla. Berez, eraikitzen ari diren  39 etxebizitzetatik 8 dira bi logeladunak. Baina horietako bi elbarrientzako propio egokitukoak izango dira eta kolektibo honi mugatutako kupoan zozkatuko dira. Gainontzeko 6ak izango dira beraz, bi logelatako etxebizitzak eskatzen dituztenen artean eta  beste kupo berezi batean banatuko direnak, esan bezala. Kupo honetan parte hartu ahal izateko eskaera egin beharko dela. Horretarako epea dena den, oraindik ez da ireki.



Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!