San Martin auzoan hainbat zuhaitz landatuko dira itzal egin dezaten

2016/02/23
Card image cap
Auzotarrek sarritan egin duten eskaera beteko da

  San Martin auzoan gerizpea izateko eskaerak aspaldikoak dira. Jolas-parkearen inguruan itzalik ez zegoela eta, kexa ugari jaso ziren. Iaz jada,  aterpe bat jartzea erabaki zen eta hala egin zen. Baina ez da nahikoa eta berdeguneko zuhaiztia eskasa denez zuhaitz berriak landatzea erabaki berri du Udal Gobernu Taldeak.

  Udalean lorezaintza zerbitzua betetzen duen enpresaren aholkua eskatu da. San Martingo berdegunearen kokapena, etxebizitzetara dagoen distantzia eta autokarabana-guneko zuhaitzen ezaugarriak ikusita, 4 barietate ezberdineko 11 arbol landatzea proposatu dute. Barietate  bakoitzeko bizpahiru zuhaitz landatuko dira.
Landaketa lanak lorezaintza zerbitzua eskaintzen duen enpresak, Enviser-Serkom ABEEk egingo ditu, 3600 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!