San Lorentzorako bigarren sarrera trafikorako itxi egingo da bihar

2016/02/03
Card image cap
Ur hodi luze bat sartzeko lanak egin behar dira

  San Lorentzo inguruko ur hoditeria berritzeko lanek aurrera darraite. Bihar, ETEO eraikin zaharrerako hodi zatia aldatuko da eta ondorioz, errepidea moztu egingo da. San Lorentzo auzorako bigarren sarrera, Eltzia edo Larraña ikastetxerako sarrera, itxi egingo da. Bide mozketak gainera 9 ordu iraungo du, 9.00etatik 18.00ak arte. Izan ere, 14 metro luzeko hodi bat sartu behar baita. Hodia, pieza bakarrekoa da eta horrek, errepidea osorik hartu beharra eragingo du.

  Bihar 18.00ak arte luzatuko den bide mozketa honen ondorioz San Lorentzora sartu eta bertatik irteteko auzorako lehenengo sarrera, Garai finka ondokoa izango da.

  Bide mozketak auzoan buelta hartzen duten autobusei ere eragingo die. Ikastetxeetara oharra bidali da eskolako garraioan aldaketarik egin behar badute garaiz jakinarazi dezaten, baina Lanbus eta Lurraldebuseko autobusetan ere eragina izango du. Izan ere, Lanbus eta Oñati-San Prudentzio-Bergara zerbitzua betetzen duen DG08 autobusek San Lorentzon dute azken geltokia. Bihar ordea, ez dira San Lorentzoraino iritsiko eta azken geltokia Kalegoienan egingo dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!