Oñatiko udala

San Lorentzoko sei bebarrutan hiru orduko argi mozketa izango dute astearte arratsaldean

2022/11/04
Card image cap
Oñargiko sarean hobekuntza lanak egin behar dituzte

  Argi mozketa astearte arratsaldean, 15:00etatik 18:00tara izango da eta San Lorentzo auzoko 25, 26, 27, 65, 66 eta 67 zenbakidun eraikinei eragingo die, baita San Lorentzo eta Errekalde artean dagoen tuneleko argiteri publikoari ere. Argi mozketaren ohartarazpenak aipatu bebarruetan banatu dira.

 Hornikuntza sarea eta instalazioak hobetzen jarraitzen du Oñargik eta datorren asteartean San Lorentzo inguruan arituko dira teknikariak. Horrelakoetan egin ohi denez, argia, lanak amaitu ahala eta aurrez abisurik gabe emango dela jakinarazi du enpresak. Era berean, arratsalde horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!