San Lorentzoko jolasparke berritua erabilgarri dago

San Lorentzoko jolasparkea birgaitzeko lanak amaituta, gaur ostirala zabaldu da haur eta gaztetxoentzat. 29.000€ gehi BEZ-eko aurrekontuarekin GARRA enpresak lurzoru biguna aldatu eta bi elementu berri jarri ditu, ohe elastikoa eta sokazko piramidea. Lehendik zeuden ziburuak eta txirristadun elementuak mantendu egin dira.
Jolasparkearen lurzorua egoera kaskarrean zegoen, kolore ezberdineko kautxozko materialaren artean zulo handiak zeuden, gunea arriskutsu bihurtuz. Oraingoan, azalera guztia kolore bereko materialez estaltzea erabaki da, sortu den arazoa, ahal den neurrian, ekiditzeko.
Jolasparkea berritu eta osatzeko lanak borobilduz, guneko eserlekuak margotu ditu udaleko brigada taldeak.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!