Oñatiko udala

San Lorentzo auzoa irisgarritasun neurrietara egokitzeko lan berriak egingo dira

2015/06/02
Card image cap
7. areari dagozkion lanen proiektua onartuta, lizitazio prozesua abian jarri da

  San Lorentzoko 7. area 1 eta 8 zenbakidun eraikinen arteko gunea da. Bidaurretatik joanda, auzoko lehen blokeei dagokiena. Ingurua, irisgarritasun neurrietara egokitzeko aktuazio nagusia espaloien konponketa izango da, zorua berrituko da eta ikusmen mugatua dutenentzat lagungarri diren zoladura bereziko pasabideak jarriko dira. Zebra bideen maila igoko da eta bestelako egokitze lan txiki batzuk egingo dira.

  Lanek, 241 mila euroko aurrekontua dute eta publizitate gabeko prozedura negoziatuz esleituko dira. Hiru enpresei, lizitazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie. Beren proposamen ekonomikoak aurkezteko etzira arteko epea, ostegunera arteko epea dute.

  Eskaintza ekonomiko horiek izango dira esleipenerako irizpide nagusi eta bakarra.

  Lanak egiteko 5 hilabeteko epea finkatu du Udalak baina beti ere, abenduaren 31a aurretik amaitu beharko dira.

  San Lorentzo auzoko irisgarritasun lanak faseka egiten ari dira azken urteotan. Auzoaren erdiko ardatza eta errepide ingurua egokitzeari lehentasuna eman zitzaion. Ekintzarik ikusgarriena, auzoaren desnibela gainditzeko igogailuak jartzea izan zen. Geroztik, auzoaren goialdeko plazoleta eta inguruko guneak egokitzen doaz. Hurrengo lana,  1 eta 8 zenbakidun eraikinen inguruko gunea egokitzea izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!