Oñatiko udala

San Juan Kaleko ur hoditeria aldatu behar dela eta bihar goizean, lau orduko ur mozketa gauzatuko da.

2013/04/24
Mozketak, San Juan kaleari eta Foruen enparantzako 3 eta 5 zenbakidun bebarruei eragingo die. Konkretuki, goizeko 8 eta erdietatik 12 eta erdietara luzatuko da aipatu ur mozketa.

  San Juan kalean egingo diren irisgarritasun lanak aprobetxatuz, ur hornidura sarea berrituko da. Kalea goitik behera zeharkatzen duen hodia aldatuko da. Lan horiek egiteko, ordea, hodia bera hustu egin behar da eta horretarako hornidura eten behar da. Hodia aldatzeko lanak pare bat astetan egitea aurre ikusten da. Ondorioz, datozen egunotan, era honetako ur mozketak errepikatuko dira. Baina oraingoz bakarra da programatu eta iragarri dena, bihar goizean gauzatuko den hori, alegia.

  Gogoan hartu beraz, bihar goizean, 08:30etik 12:30era, San Juan kalean eta Foruen Enparantzako 3 eta 5 zenbakietan ez dela urik izango.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!