San Juan kalean, irisgarritasun lanak osatuz, argiteria aldatu eta hobetuko da.

2013/05/14

  Ur hoditeria aldatu bezain pronto, San Juan kalean irisgarrritasuna hobetzeko lanak hasiko dira. Horiek osatuz, argiteria aldatzea onartu berri du gobernu taldeak.

  Kanpo Argiteriaren eraginkortasun energetikoaren araudia beteaz, egun dauden sodio-lurrunezko lanparen ordez, LED erakoak jarriko dira. Kalebarrian, kale zaharrean eta Atzeko kalean erabilitako irizpidea jarraituz, hemen ere, Philips etxeko luminariak instalatuko dira. Egungo argi puntuen kokalekua lau kasutan mantenduko da baina argiteria hobetuz, hiru puntu berri egokitzea erabaki da.

  San Juan kalean jarriko diren luminaria berriek eta instalaziorako materialak, ia 7 mila euroko aurrekontua dute. Horri, instalatzaileen gastuak gehitu beharko zaizkio.  

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!