Oñatiko udala

Salmenta eta kudeaketa komertzialeko metodologiaren inguruko ikastaroa antolatu du Mankomunitateak

2016/03/14
Card image cap
Prozesu komertziala hobetu nahi duten eskualdeko enpresei zuzenduta dago

  Gipuzkoako Bazkundeak emango duen ikastaro honek taldekako formazioa eta enpresa bakoitzari zuzendutako banakako laguntza uztartuko ditu. Bost formazio saio egingo dira eduki teorikoak azaldu eta ariketa praktikoak landuz. Apirilaren 15etik maiatzaren 13ra bitartean, ostiral goizero egingo dira saio hauek. Hala, planifikazio komertziala, bezeroen segmentazioa, bezero berriak lortzeko elkarrizketak, salmentarako abilezia eta gaitasunak eta bezeroen fideltasuna landuko dira, besteak beste. Enpresa bakoitzari zuzendutako laguntza saioetan berriz, salmenta eta kudeaketa komertzialarekin lotutako benetako proiektu bat enpresan garatu eta ezartzen saiatuko dira. Horretarako 3 orduko 4 lan saio egingo dira formazio saioekin tartekatuta.

  Prozesu komentziala hobetu asmo duten enpresei zuzenduta Debagoieneko Mankomunitateak antolatu duen ikastaro hau doan emango da baina plazak mugatuak ditu. Plaza horiek izena eman ahala beteko dira.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, Mankomunitatera deitu behar da: 943.793090 telefono zenbakira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!