Saihesbideko errei bat moztuko da bihar, Bidebarrieta kalearen parean
Bidebarrieta kalearen atzealdean, saihesbidearen kontran dagoen aldapan hainbat arbola moztu dira. Adar luzeak zituzten eta, apurtuta, saihesbidera edo etxeen aldameneko pasealekura jausteko arriskua zegoela ikusita erabaki zen adarrak moztea. Lanak orain egun batzuk egin ziren baina arramak zelaian utzi ziren eta bihar jasoko dira.
Adarrak jaso ahal izateko garabi baten beharra izango du udal brigada taldeak eta ibilgailua saihesbidean kokatuko da. Lanak bihar lehen orduan, 8:30ak inguruan, hasiko dira eta hiruzpalau orduz luzatzea aurreikusten da. Ondorioz, adarrak jaso bitartean, saihesbideko errai bat moztu egingo da, Bidebarrieta kalearen parean. Bidebarrieta aldera dagoen erreia moztuko da. Udaltzainak arduratuko dira libre dagoen erreitik trafikoa bideratzen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!