Oñatiko udala

Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde eta Espainiako gobernuaren jarrera aldaketa arbuiatzen duen mozioa onartu zen azken Osoko Bilkuran

2022/04/07
Card image cap
Espainiako gobernuaren jarrera aldaketa salatzeko martxoan egin zen elkarretaratzea

  Sahararen inguruan Espainiako gobernuak azaldutako azken posizioaren aurrean EH Bildu eta EAJ udal taldeek aurkeztutako mozio bateratua onartu zen martxoko Osoko Bilkuran.

  Arrazoi historiko, politiko eta juridikoengatik Espainiako estatuak Mendebaldeko Saharak bizi duen gatazka politikoan erantzukizun handia duela esanez hasten da idatzia eta Hagako nazioarteko auzitegiak edota Nazio Batuen erakundeak hartutako zenbait ebazpenei egiten zaie erreferentzia, Saharako herriari autodeterminazio eskubidea eta bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea aitortuz.

  Espainiako gobernuaren aldebakarreko erabaki aldaketa arbuiatzen du Udalak eta jarrera horrek nazioarteko zuzenbidea, Nazio Batuen Gutunaren printzipio eta baloreak eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak urratzen dituela adierazten da. Era berean, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak Saharako herriari dagozkiola eta honen baimenik gabe ezin direla erabili dioen Europar Batasuneko justizia auzitegiaren ebazpena errespetatzea eskatzen da. Oñatiko udalak lurraldea okupatuta duen herriaren tragedia aitortzen du eta laguntza eskaintzen jarraitzea eta Saharan erreferenduma egin dadin hitzartutako akordioak errespetatu daitezen eskatzen du bost puntuko mozio-idatzian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!