Ramon Irizar Transformazio zentroa berritzeko argi mozketa izango da urriaren 22tik 23rako gauean.

2014/10/15
Argi mozketak herri guneko hainbat kale eta eraikinei eragingo die. Jakinarazpenak, astean jarriko dira bebarruetan.

  Ramon Irizar kalean dagoen transformazio zentroa, egungo araudira egokitu ahal izateko, hainbat lan egin behar dira. Kabinak aldatu eta barruko instalazioan hobekuntza batzuk egin behar dira. Egokitze lan horiek egin ahal izateko ordea, transformazio zentroa indarrik gabe egon behar du. Lanak, zazpi ordutan egitea aurre ikusten da. Ondorioz, OÑARGI enpresak, zazpi orduko argi-mozketa iragarri du.

  Argi mozketak ahalik eta eragin txikiena izan dezan, gauez egingo da, urriaren 22tik 23rako gauean, 12ak eta laurdenetatik, goizeko 7etara. Mozketak, herri guneko hainbat kale eta eraikinei eragingo die. Konkretuki, Apaolaza, Arantzazuko Ama, Atzeko Kale, Kale Barria, Aozaratza, Ramon Irizar, Ultzegin eta Zubibarri kaleetako zenbait etxebizitza eta eraikinei eragingo die. 70 eraikinei, hain zuzen ere. Guztiak banaka aipatzerik ez daukagu, baina  horrelakoetan egin ohi denez, argi mozketa izango duten bebarru eta eraikin horietan jakinarazpen oharrak jarriko dira astean zehar.

  Argi mozketa, esan bezala, datorren astean, asteazkenetik ostegunerako gauean gauzatuko da. Argi mozketak aparteko arazorik sortu ez dezan, iragarritako ordu tartean, aparatu elektronikoak deskonektatzeko gomendioa egin du OÑARGI enpresak.

  Norbaitek pentsa dezake Ramon Irizar kaleko transformazio zentroan egingo diren lan hauek, plazatxoa gauzatzen ari diren egokitzeko lanak aprobetxatuz programatu direla. Baina ez, Oñargitik adierazi digute herriko argindar instalazioak egungo araudira egokitzeko plangintza orokor bat egina dagoela eta kasualitatez, datorren asterako, Ramon Irizar transformazio zentroa egokitzea aurre ikusita zutela.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!