Ramon Irizar kaleko pibote hidraulikoa jartzen hasi dira gaur
Atzo aurreratutako berria osatuz, Ramon Irizar kalean hasi diren lanen zehaztasunak eman dizkigu Udaltzainburuak. Behin behineko piboteak ordezkatuko dituen gailu hidraulikoa jartzeko lanak 10:00ak inguruan hasi dituzte eta arratsaldean zehar jarraituko dute baina trafikoari eragin gabe, arratsaldez, kalea itxita egoten baita. Horregatik, asfaltatze lanak ere bihar arratsalderako programatu dira. Margotze lanak ordea, ostiral goizean hasiko dituzte eta ondorioz, ibilgailuek ezin izango dute Ramon Irizar kaletik pasa. Zama-lanetarako auto eta kamioiak Atzeko kaletik barrena, Iturritxo paretik sartuta, joan beharko dute ostiral goizean.
Azken lan hauek Ramon Irizar kalea oinezkoen gunean integratzeko prozesua osatuko dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!