Oñatiko udala

Proiektorea matxuratuta, zine emanaldirik ez larunbatean

2021/02/09
Card image cap
Sarreren dirua itzultzen ari dira erositako leku eta sistema erabiliz

  Larunbatean ez zen zine emanaldirik eskaini ahal izan, proiektorea matxuratu zelako; ez zen 16:30tan haurrentzako emanaldirik izan, ezta 19:00tan helduentzako emanaldirik ere. Iganderako arazoa konpondu eta emanaldiak normaltasunez bete ahal izan ziren.

  Larunbatean filma ikusi ezinean geratu zirenei dirua itzultzen ari dira. Sarrerak aretoko leihatilan edo Txokolateixian  esku-dirutan ordaindu zutenei erositako leku berean itzuliko zaie dirua, hau da, leihatilan edo Txokolateixian, beti ere noski, sarrera txartela eramanda. Sarrerak webgunearen bidez erosi zutenei, eta ondorioz, txartelaz ordaindu zutenei, diru-itzulketa kreditu-txartel berera egingo zaie.

  Publiko gaztetxoarentzat Los Croods filma programatu zen asteburuan eta larunbat eta igandeko saioetarako sarrera guztiak agortu ziren. Larunbatean emanaldirik eskaini ez zela eta, filma asteburu honetan berriro programatzea erabaki dute zine arduradunek. Beraz, hilaren 13 eta 14an Los Croods: la nueva era filma eskainiko da berriro. Ondorioz, asteburu honetarako iragarrita zegoen Mina y el mundo de los sueños filmaren emanaldia martxora atzeratuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!